2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

SARRERA
Pilotak eta emakumeak, esan daiteke lotura gutxi izan dutela historikoki Euskal lurraldeetan. Beharbada historiak berak ukatu dio emakumeari pilotarekiko goza-harreman hori edukitzeko eskubidea. Izan liteke, baina argi dago etorkizuna emakumeena dela, eta honen adibide argia dira Euskal Herri osoan zehar sortzen ari diren emakume pelotarien elkarte eta talde guztiak.

NORTZUK GARA?

Leitzako lagun talde bat gara, eta duela pare bat hilabete pilotarekiko maitasunak eta pasioak bultzatuta elkarte hau sortzea erabaki genuen, irabazi asmorik ez duena noski. Betidanik pilotak indar handia izan du gure lurraldeetan eta gure kulturan, baina gizonezkoen artean. Emakume gutxi izan dira animatu direnak kirol honetan parte hartzera, eta horixe da gure helburua, pelotaren grina sentitzen duten emakume guztiak etxean ez geratzea, eta haiek maite duten kirola era dibertigarrian eta hezitzailean praktikatzeko aukera izatea.

12 iruzkin:

  1. EMAKUMEAK, PILOTARIAK AISIALDIAN
    Irizpide orokorrak:
    Ez dago elkarrizketarik
    Eskema batzuk faltan botatzen ditut zati batzuetn baina orokorrean ongi azaldua dago
    Bideoak eta irudiak ongi erabili dituzte
    Bloga ongi dago diseinatua, nahiz eta espezializazio gehiago faltan bota nahiko ongi dago eta erabiltzeko erraza da.
    Bideoetan ez dira partaideak agertzen eta elkarrizketan ere ez (ez dagoelako), pentsatzen dut kolaborazioz egingo zutela baina ezin da jakin horien arabera.
    Orokorrean oso ongi idatzia dago, nahiz eta batzuetan komaren bat faltan botatzen dudan.

    Irizpide zehatzak:
    Sarrera bat idatzia dute eta nahiko ongi azaltzen dute zertaz hitz egingo duten.
    Beraien helburu nagusia dibertitzea dela garbi erakusten dute eta emakumeak indartzea pilota mailan. Hala ere nik uste dut beraien helburua frontoiaren gabezia estaltzea dela eta ez dela ezer ordaindu behar nahiz eta borondatea onartua egon.
    Adin guztietako emakumeentzat zuzendua dagoela dio.
    Instalazioak dituztela garbi azaltzen du bai frontoi irekiak eta baita itxiak ere.
    Giza baliabideak ongi azalduak dituzte.
    Jarduerak ongi zehaztuak dituzte.
    Aurretik aipatu bezala ez dute diru sarrera handirik izango.
    Erakartzeko emakumeen gutxitasuna erabiltzen dute eta hori nahiko arrazoi handia da.
    Ikastaroak egingo dituztela diote.
    Harremanetan jartzeko moduak eskaintzen dituzte.
    Erreferentziak ongi idatziak daude.

    Ebaluazioa:
    Hau guztia kontuan hartuz, esan beharra dago nahiko ondo dagoela nahiz eta elkarrizketarik ez egon. Horrez gain, nik espezializazio gehiago gauzatuko nituzke.
    Nota: 8




    Julen Apeztegia Elexpe, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ErantzunEzabatu
  2. IRIZPIDE OROKORRAK :
    Lehenik eta behin, bloga sortzeko iturri desberdinak erabili dituzten arren artikuluak eta elkarrizketak faltan bota ditut.Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio. Bi hiru IKT ereabili dituzte, hau da, bideoak eta argazkiak ongi erabili dituzte.

    Blogak orden logiko bat jarraitzen du, beraz ongi diseinatua dagoela iruditzen zait eta erabiltzeko erreza. Irakurtzerako orduan primeran ulertzen da, ez zait iruditu ortografia akatsak daudenik. Bestalde, ezin jakin bloga talde lanean burutu den.

    IRIZPIDE ZEHATZAK
    Proposatutako jardueraren azalpen argi eta zehatza egiten dute.
    Antolatzailen nondik norakoak zehaztuak daude.
    Parte hartzen duten emakumeei buruzko informazio falta sumatzen dut( elkarrizketaren bat edo) bestalde instalazioei buruzko informazioa egokia da.
    Giza baliabideak, materiala, eta helburu nagisiak ondo zehaztuak daude.
    Aurretik irabazi asmorik ez dutela azaldu arren, ez dira proiektuaren gastuak azaltzen.
    Jarduera desberdinak erabiltzen dituzte emakumeak erakartzeko.
    Harremanetan jartzeko kontatuak etb eskaintzen ditu blogak.
    Erreferentziak egoki daude idatziak.

    EBALUAZIOA
    Esan beharra dakat zenbait gauzak falta bota ditudan arren , bloga ondo egina dagoela beraz nere nota: 7'5

    Leire Ruiz De Gauna Diez , Jarduera fisikoa eta kirolaren zientziak 1.maila

    ErantzunEzabatu
  3. Erantzunak
    1. Orokorrean bloga ondo antolatuta eta ordenatuta dago. Informazio bakoitza bere lekuan agertzen da eta oso erraza da erabiltzeko, informazioa argia agertzen delako. Ez du akats ortografiko handirik eta ondo azalduta dago.
      Bestalde, blogaren helburua emakumearen presentzia frontoietan handitzea izanda, ondo iruditzen zait ez kobratzea (naiz eta borondatea onartuta egon) baina ez kobratze honek arazoak sor dezake epe luzean proiektuaren iraupenean, gastuak izango dituztelako kobratu ez arren.
      Blogaren ebaluazioan, naiz eta datu batzuk faltan bota (gastuak etb..), ondo eginda dago. Nota: 8

      Ander Alkegi Eskibel, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientziak 1.maila

      Ezabatu
  4. 1- Ebaluazio irizpide nagusiak: Hasteko, esan behar dut nahiko landuta dagoela blog, edo gutxienez, horren itxura du. Informazio Iturriei dagokienez, hauek ugariak dira: web-orriak, artikuluak… baina euren adierazpena (APA arauak) ez daude zuzenki idatzita. Testuari dagokionez, ondo idatzita eta ortografia akatsik gabe dago (lehen ikusian), nahiz eta aukeratutako letra mota irakurtzen saia izan. Errubrikako irizpideak jarraitzen ditu; hau da, egokia da. IKT-ei dagokiolarik, bloga irudi eta bideo egokiz josita dago. Orokorrean, egitura argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza du blogak, nahiz eta letra mota aproposegia ez izan.

    2- Ebaluazio-irizpide zehatzak: Sarreran (lehen orria) argi eta garbi agertzen dira nortzuk diren blogaren egileak, zein den helburua eta proiektu hau gauzatzearen zergatiak. Blogean ez dago parte-hartzaileek izan behar dituzten baldintzak biltzen dituen atal zehatzik, baina blogak jorratzen duen gaiak eta izenburuak arazo hori konpontzen dute. Blogean zehar jarduerak burutzeko erabiliko diren instalazioak argi daude azalduta (kokapena eta mota) baina hauetan burutuko diren ariketak ez daude esplizituki azalduta, soilik landuko diren edukiak aipatzen dira. Beste orri bat zehazki interesatuentzat dago diseinatua, eta bertan izena emateko eta zalantzak argitzeko kontakturako informazioa dago eskuragarri, ordutegi eta guzti. Bestalde, nahiz eta kurtsoak doan izan, ondo egongo legoke zenbait alderdiren (materiala, instalazioaren alokairua…) aurrekontua egitea, parte-hartzaileek utz dezaketen “boluntatea” nolabait kalkulatzeko eta proiektuaren iraunkortasuna bermatzeko.

    3- Guzti hau kontuan hartuta, blogari jartzen diodan nota 8/10 da.

    4- GALDER EIZAGUIRRE PLAZA – JARDUERA FISIKO ETA KIROL ZIENTZIEN GRADUA – 1.MAILA

    ErantzunEzabatu
  5. 1.Irizpide nagusiak:
    Begi bistakoa da bloga osatzeko garaian iturri ezberdinak erabili dituztela baina beste alde batetik elkarrizketaren bat faltan bota dut, horrelako gai interesgarri bat lehen pertsonan kontatua, edota pilotan ibili nahi duen emakumeren baten sentipenak zein diren jakiteko. Itxurari dagokionez, blogak itxura erakargarria dauka eta leku batetik bestera joateko gauzak garbi ikusten dira. Beste alde batetik, zuzen eta akats ortografiko nabarmenik gabe idatzia dagoela ikus genezake. Talde lanari dagokionez, ezin da jakin talde lanean burututako bloga izan dela.
    IKTak aztertzerakoan, bideo eta irudi egokiak erabili dituztela iruditzen zait.
    2. Irizpide zehatzak:
    Proposatutako jarduerak argi eta azaltzen dira. Antolatzaileak zein diren ere garbi ikus genezake eta baita instalazioak zein izango diren ere. Helburu nagusiak ondo zehaztuak daude. Materiala, kontaktua, etb ere argi azaltzen dira zein izango diren
    Erreferentziak egoki daude idatziak.
    3. Hau guztia kontuan hartuta, nik 8,5 bat jarriko nieke.
    4. Xiker Lizasoain

    ErantzunEzabatu
  6. Blog honek emakumeek pilota aisialdian duten tartearen egoeraz jabetzeko apur bat balio digula uste dut. Honetaz gain, egoera hori hobetzeko asmoz egindakko pilota ikastaro batzuk darabiltzate helburu horren bidean.
    Iruditzen zait blog sinpre xamarra dela, baina aldi berean lortutako informazio kantitatea (ez asko, ez gutxi) ondo kudeatua dagoela uste dut. Irakurterrazagoa izatearren eskematiko egitearen autua hartu zuten, argazkien erabilera dexentearekin, baita bideo bat edo beste erabiliz ere. Gainera, informazioa lortzeko web orri ezberdinak erabili dituzte.
    Iruditzen zait ordea blogaren gaia zein den ikusita ez dela erraza askoz ere informazio gehiago eranstea, iruditzen zaidalako ez duela eskatzen hori, gauza sinplea izan behar duela iruditzen zait, jendearen arreta bereganatu, eta jendea erakartzeko. Hala ere, zehaztea falta zaie askotan, eta informazio apurtxo bat gehiago eskertuko nuke puntu batuzetan. Euskara mailari dagokionez txukun, eta esaldiak ondo kohesionaturik, nire aburuz.
    KALIFIKAZIOA 8.5
    EÑAUT SILBETI HOLGADO

    ErantzunEzabatu
  7. Aupa laukote zuen bloga ikusten ibili naiz, lehenik ideia on bat iruditu zait eta hemen daukazute nire iritzia

    Ebaluazio irizpide orokorrak:

    Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzue web guneak, instalazioei bisita eta blogak
    IKT tresnak erabili dituzte, hala nola, bideoak, argazkiak eta beste web-gune bisitatu dituzte informazioa bilatzeko
    Blogaren antolaketa oso ona, erraz aurkitzen dira gauzak eta ondo ulertzen da.
    Kolaborazio lana ikus daiteke blog honetan egindako lanean
    Hizkuntzaren aberastasunaren aldetik oso landua eta egokitua iruditu zait


    Ebaluazio irizpide zehatzak:

    Landuko duten jarduera garbi azaltzen dute beraien sarreran baita ikastaro bat eta udako kanpus bat antolatuko dutela.
    Faltan botatzen dut ze erakunde mota osatzen duten, baita aurrekontu bat gastuak eta diru sarrerak azalduz
    Ikastaroko eta udako kanpuseko jarduerak non burutuko diren oso ondo azaltzen dituzte
    Beraiekin kontaktuan jartzeko telefonoa eta korreo helbidea jarri dute, baita inkestatxo bat
    Errefentzia iturri asko erabili dituzte eta modu egoki eta ordenatu batean adierazita

    Azkenik zuen blogaren kalifikazioa (0-10): 9

    Ander Egurrola Uruñuela JFKZ 1. maila

    ErantzunEzabatu
  8. 1.IRIZPIDE NAGUSIAK
    Blog ugaritan hartu dute informazioa bere blog propioa egiteko eta gainera argazkiak eta bideoak, hala ere, elkarrizketak, artikuluak…ez dituzte ipini.
    Blog oso ordenatua, bere erabilera oso erraza eta argia da.
    Bideoak eta argazkiak ageri dira baina, hala ere, ez dituzte ez audiorik ez fororik jarri. Musikarik ere ez dago.
    Bloga erabilterraza da, oso ulergarria; gainera letra erakargarria eta argazki ugari jarri dituzte.
    Ezin da ongi jakin taldekide guztiak kolaboratu dutenentz.
    Hizkuntzaren erabilera erakargarria eta ortografía akatsik gabea antzeman daiteke.
    2. IRIZPIDE ZEHATZAK
    • Sarrera bat garatu duten arren, nahiko sarrera motza dela iruditzen zait eta behar bada gehiago garatu zezaketela usted dut.
    • Proiektuaren helburuak emakumeei zuzendutako pilota dela aipatu dute pare bat aldiz baina hala ere, blogean zehar ez diote behar den garrantzia emakumeari eman, hots, emakumeari gehiago zuzendu beharko lukete, hauek erakartzeko eta pilotan jokatzen animatzeko.
    • Gastuei buruzko informazioa eskaxa da ere.


    3.KALIFIKAZIOA: 8,5
    Uxue Seminario Agunaga JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  9. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokionez,Bloga osatzeko informazio iturri desberdinetatik atera
    dute informazioa: web-orriak, artikuluak…. Blogaren egituraren aldetik, egokia dela esango nuke gauzak erraz aurkitzen dira eta informazioa ordenatuta dago. Aurkezpenarekin jarraituz, argia eta erakargarria dela esago nuke, hala ere, letraren formatoa ez dela oso aproposa esango nuke, nahiko zailtasun ematen ditu irakurtzeko orduan. Blogean bideo eta argazkiak daude zeintzuk bloga dinamikoagoa egiten duten; beraz IKT-en erabileran egokia da. Testuari dagokionez, ondo idatzia eta ortografia akatsik gabe dago.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez, blogaren sarrera egokia da informazio zehatza eta
    erakargarria delako, bertan helburuak zehazten dira eta blogaren laburpen bat egiten du. Nahiz eta izenburuan argi jarri emakumeentzako dela, blogean zehar ez da aspektu hau gehiegi azpimarratzen. Instalakuntzei dagokienez argi daude azaldutan nun dauden eta zein motatakoak diren; baina bertan gauzatuko diren ariketa eta jardueren inguruan ez dago gehiegizko informazioarik.


    3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 8’5

    4. Maria Mugica Zubeldia, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ErantzunEzabatu
  10. 1- Ebaluazio irizpide nagusiak: Informazio iturri desberdinetatik atera dute. Bloga atal desberdinetan ondo antolatua dago eta aurkezpena argia da. IKT tresnen erabilera ona da, argazki eta bideo ugari ageri dira. Web orriren antolamendua zentzukoa eta erabilterraza da. Ez dago partaide guztien lana frogatzen duen argazki edo bideorik baina suposatzen da denen artean egin dutela eta hizkuntzaren erabilera ona da, bistako akatsik ez duena.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzak: Jardueretan parte hartu behar duten erabiltzaileen informaziorik ez da agertzen blogean baina suposatzen da emakumean izango direla, aurrekontuaren inguruko informazioa ere ez da agertzen. Bestalde, gainerako ebaluazio irizpide zehatzak ondo landu dituzte blogean, beraz lan ona egin dutela esan dezakegu.
    Kalifikazioa: 8,5
    Beñat Leiza Balda-Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1. maila

    ErantzunEzabatu
  11. Orokorrean, blog hau interesgarria iruditzen zait. Gehien gustatu zaidana guztia irudiekin eta bideoekin lotu dutela izan da, hau da, gauza bat azaltzerakoan edo informazio bat ematerakoan beti ere irudiekin eta bideoekin lagunduta dute, eta horrek blog hau erakargarria egiten du. Informazio-iturri ugari erabili dituzte eta ondo landutako talde lana da.

    Lan honen inguruko ia dena positiboa den arren, esan beharra dago erabilitako diseinua (letra mota batik bat) ez zaidala gehiegi gustatu, izan ere, batzuetan zaila egiten da irakurtzea. Hala ere, erabilitako hizkuntza maila oso egokia da eta testu guztiak ongi ulertzen dira.

    Kalifikazio nota: 8,5

    Josu Azpiazu Zabala, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu

Bota zure iruzkina: