INSTALAZIOAK




Ikastaroa aurrera eramateko, Leitzan bi instalakuntza ditugu prest. Frontoi ireki bat eta frontoi estali bat.

FRONTOI ESTALIA


Hau frontoi estalia da, eta honetan burutuko ditugu ikastaroan zehar egingo ditugun ariketa gehienak. Ohikoa den bezala, frontoi estali hau irekia baino askoz beranduago izan zen eraikia,beraz, berriagoa da eta prestakuntza hobeak ditu; besteak beste, ezker horma, errebotea, kontrakantxa, armaila, argiztapena eta aldagelak.

Prestakuntza guzti hauek eskaintzen dituzten abaintailak ikusita, prestatu ditugun ariketak egiteko oso egokia da.







FRONTOI IREKIA

Goiko irudi hauetan dugu frontoi irekia, herriko plazan kokatua eta udaletxearena. Aldi berean, Leitza herriaren irudi handia eta jokalari profesional askoren lehen frontoia ere  izan da betidanik.

Frontoi honek dituen dimentsioak hauek dira: 32x18, beraz, bere azalera txikia dela esan genezake.
Lurzorua eta frontisa hormigoiz eta aglomeratuz eginda dago eta gaueko erabilpena ez dago baimenduta bere argi faltarengatik.

Frontoi honen ezaugarriak ikusita, noizbehinka erabilia izango da aldez aurretik guztiok adostu izan badugu. Horietako egun bat izan daiteke eguraldi oso ona egiten duen horietakoa, adibidez...




ESKURAGARRI DAUKAGUN MATERIALA:


PILOTAK

  • 20 teniseko pilota hastapenetarako.
  • 5 gomazko pilota gomazko paletako hastapenetarako.
  • 5 eskuko pilota (infantilak)
  • 5 eskuko pilota (kadeteak)
  • 10 eskuko pilota (jubenilak)
  • 5 eskuko pilota (seniorrak)
  • 10 pilota larruzko paletarako
  • 15 pilota pala motzerako
  • 8 pilota paleta argentinarrerako.
PALAK
  • 4 argentinar paleta.
  • 6 pala motz.
  • 8 larruzko paleta.
  • 10 gomazko paleta.
   
Argentinar paleta



                                                                       
Pala motza


Larruzko paleta
Gomazko paleta

                                                                                                                                                                   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Bota zure iruzkina: