IKASTAROA

Gure ikastaroa lau hilabetez osatua dago, printzipioz asteazkenetan 17:00-19:00etara izango dira, gehien bat lan eta ikaste orduak ez solapatzeko baina beste alde batetik larunbat goizetan ere 10:00-12:00etara pilotaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ikastaro hau aisialdira dago zuzendua, beraz dibertitzea izango da ipar nagusia, horretarako burutzen ditugun saioak elkarrezagutzetik pilotarekiko familiarizaziora joko dute, adin guztietako emakumeentzat dago bideratuta eta lotsa gure joko eremutik kanpo geldituko da.

Leitzarrak diren bi dinamizatzaile izango ditugu saio guztietan nahiz eta partehartzaileen aktibazioa ere sustatuko dugun, hauek ere dinamizatzaile bihurtuz, elkarrekin partekatu eta astinduz.

Bi dinamizatzaile hauek, Xabat Goenaga eta Alaitz Barriola JFKZGko lizentziatuak dira eta pilota eta aisialdiaren inguruan bideratu dituzte haien ikasketak, Ikastaroa era boluntarioan ematen dute, frontoietan dagoen gabezia betetzeko asmoarekin, beraz ikastaroa burutzeko ez da inongo beharrezko ordainketarik egin behar, baina borondatea onartu egingo da hurrengo urteetan ikastaroa aurrera eraman ahal izateko, gehien bat material hornitzea gauzatzeko.

Aipatzekoa da, ikastaroko partaideen aktibazio fisikoa ere landuko dugula, betiere aktibazio pertsonalizatu bat burutuz eta inor inongo ariketarik behartuta egitera bideratu gabe, esan beharra dago ikastaroak progresioa bilatuko duela partaideen artean lehenengo egunetik azkenengora bidean, baina ez progresio tekniko edo fisiko bat, baizik eta emozional bat, hau da, hasiera batean pilotarekiko zuen harremana estutzea eta estutze horretatik etorri daitezkeen beste progresio batzuk lantzea, aurretiaz aipatu bezalako tekniko, fisiko edo taktikoa, baina azken hiru hauek partaideen esku egongo dira, ikastaroaren ardatz nagusia ondo pasatzea, disfrutatzea, jendea ezagutzea eta frontoia behingoz emakumeena izatea delako.

Ariketak hastapen maila batetik burutuko dira, aipatutako elkarezagutze ariketak gutxinaka pilota berarekin konektatuz, bote ezberdinak ezagutuz, jaurtiketak, kolpea eta joko-espazioan kokatzea landuz, partaideak bertara ikastera doazela azpimarratzen dugu beraz ez dugu inongo presiorik onartuko, lasaitasunez ikasten baitdelako. Ikusten den bezala eginkizun guztien helburura heltzeko ekintza motorra izango da bitartekari nagusia.

Hemen uzten dizuegu Gipuzkoan landu zen Emakume Pelotari egitasmoaren adibideetako bat, Zarautzen emakume taldearekin burututakoa, bertan agertzen diren ariketa batzuk guk burutuko ditugu.

Heldu da frontoia feminizatuz, denon frontoia izateko unea!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Bota zure iruzkina: