UDAKO KANPUSA



Ongi etorriak gure udako pelota kampusera. Ikastaroak izandako arrakasta ikusita, jendea gustora zihoala eta harreman onak egin zituztela haien artean kontuan hartuta, uda garaian pelota kampusa antolatzea erabaki dugu. Lizarran ( Nafarroa) izango da eta bost egun iraungo du.



Lizarra herri erromanikoa erakusten duen bideoa:




https://youtu.be/sU8N02Ddxf8






Udako kampusa Lizarran egitea erabaki dugu zeren,hainbat gauzen artean, Nafarroa Garaiko udalerririk jendetsuenetan seigarrena da, 13.695 biztanle baititu, hortaz, bertan zenbait ekintza egiteko aukera izango dugu egunero pilota praktikatzen egoteaz aparte.







Hauxe da egunero pilota saioak gauzatzeko eskura izango dugun pilotalekua:



Lizarrako udaletxeko pilotalekua da. Bost egunez bere instalazioak erabiltzeko aukera izango dugu eta pilota saioen ordutegia finkatu dugu dagoeneko. Saioak goizez izango dira, goizeko 10:00tatik 12:30etara.

Gure aterpea...
"Oncineda" izeneko aterpea izango da gure lo egiteko lekua bost egunetan zehar.

180 pertsonentzako lekua du honek, logela mota ezberdinak, jantokia, taberna-kafetegia, egongela telebista eta ordenagailuekin eta interneta Wifi-aren bidez eskaintzeaz aparte.
Aterpearen argazkiak..


















Helbidea:

Albergue Juvenil Oncineda
C/M* de Irache 11
Estella-Lizarra 31200
Nafarroa
Informazio gehiago behar izanez gero, hemen duzue esteka( zoritxarrez, gaztelaniaz soilik dago)

http://www.albergueestella.com/

EGUNEROKOA

Udako kampuserako egindako ekintzen plangintza egunez egun azaldua izango da.
 Aipatu beharra dago, kanpusa irauten duen bost egunetan denok batera egongo garela uneoro, ez dago goizez etorri eta gauean etxera bueltatzerik. Altxatu, euskal pilota saioetara joan, bazkaldu, ekintzak egin eta lotara joatea aldi berean egingo da, denbora librea dugunean kenduta, bakoitzak erabakiko dugu zer egin.


1. Lehenengo eguna:
9:00etanGoian aipatu dugun bezala, pilota saioak goizez izango dira bost egun horietan. Lehenengo eguna denez, klasea hasi baino ordu bat lehenago batuko gara aterpean bertan, gauzak gure logeletan antolatuta uzteko. Behin hori eginda, pilotalekura abiatuko gara lehenengo saioari hasiera emateko!
Klasea behin bukatuta bueltatuko gara aterpetxera, dutxa hartzera eta bazkaltzera. Bazkaltzeko ordua 13:30etan izango da.
Bazkaldu ostean, 15:00tatik 17:00tara denbora librea  egongo da.

EKINTZA:
Lehenengo egunean, arratsaldeko 18:00tan  Oinatz Bengoetxea pelotari profesionala gurekin izango da. Berarekin kontaktuan jarri ginen elkartearen asmoa azaltzeko. Berak uste zuen proiektu polita zela eta bere burua eskaini zuen kanpus honetan pelotaren inguruan hitzaldi moduko bat egiteko( bere hastapenak, pilotari profesionalak, nola ikusten dituen emakumeak pilota munduan...). Hortaz, Oinatz ezagutzeko eta berarekin solasetan aritzeko aukera paregabea izango dugu.
Hitzaldia bukatu ondoren, zuen galderak erantzuteko prest egongo da!
Hitzaldia behin bukatuta, talde osoarekin Lizarra ezagutzera joango gara, ezagutzen ez duzuenontzat bereziki interesgarria izango litzatekeela pentsatu dugu.
21:00ak aldera aterpera bueltatuko gara afaltzera eta behin bukatuta bakoitzak beste tarte bat izango du nahi duena egiteko( beti aterpetxearen instalazioen barnean)
23:00tan guztiak bere logeletan egongo dira eta hamabietatik aurrera ezin da zaratarik egin.


2. Bigarren eguna:
Bigarren egunari hasiera emateko, goizeko 9:00tan altxatu eta gosaldu ostean egunero bezala pilotalekura abiatuko gara.
Klasea bukatu ondoren, arratsaldeko ekintzararte dagoen denbora tarte horretan aurreko egunean egin genuen bezala izango da, bazkalordua eta denbora libre bera.

EKINTZA:

Arratsaldeko 18:00tan euskal pilotan erabiltzen diren tresnak (xare,xisterak...) nola fabrikatzen diren ezagutuko dugu Xabier Albizurik( honen inguruan aditua) prestatutako tailerren bitartez. Honek, hauen fabrikazioari buruzko zenbait bideo erakutsiko dizkigu. Xare erreminta nola fabrikatzen den inguruan ere erakustaldia egingo digu egunean bertan. Gero, xare tresna eraikitzeko materiala gure eskura jarriko du, ahalegina egiteko soilik baldin bada ere!
Tailerrak bukatu ostean Lizarran dauden bi jauregi ikustera gerturako gara. Sancristobal  eta Reyes de Navarra jauregiak ikusiko ditugu, Lizarrako ikur adierazgarri baitira, antzina eraikiak izan zirelako batetik eta historikoki garrantzia handia izan dutelako Lizarran.
Aurreko egunean bezala bederatziak aldera afaltzera joango gara eta horren ostean lotara bigarren egunari bukaera emateko.



3. Hirugarren eguna:

Goizeko 9:00etan esnatuko gara eta gure aterpetxean gosaria prest egongo da. Gosaldu, eta pilotalekura abiatuko gara. Gaurkoan,  Lizarrako San Miguel pelota eskolako dinamika eta kideak ezagutzeko asmoarekin joango gara.
San Miguel elkartea 1949an sortu zen, eta oraintxo arte, Lizarrako herria euskal pilota "kutsuz" betetzearen eginkizuna berea izan da. Gaur egunean euskal pilota irakasten duen elkarte bat da eta horretarako izen handiko profesionalez osaturik dago. Hala nola: Iñigo Pascual Lizarri ASPE-ko pilotari ohia edota Jesus Garin Fernandez esperientzi handiko entrenatzailea.
Gauzak honela San Migel elkartearen jarduerak eta honek pilotarekon erlazionatzeko dituen moduak aztetuko ditugu.
Embalse de Alloz
Alloz-ko urtegia
14:00ak aldera bazkaria egongo da aterpetxean, eta bazkaldu ondoren denbora librea egongo da deskantsatzeko.
19:00etan, autobus bat hartu eta Lizarratik 9 bat kilometrotara dagoen Alloz-ko urtegia bisitatzera joengo gara. Alloz-ko urtegia ibai gazi batek sortua da eta toki paregabea da txalupaz buelta bat emanez urtegia ezagutzeko.
Afaria 21:00ak aldera izango da eta ondoren lotara joango gara urrengo egunerako prest egoteko.


4. Laugarren eguna:

Ohiko ordutegiari jarraituz 9:00etan ongi eta asko gosalduko dugu, eta motxiletan bazkaria sartuko dugu. Gaurko eguna desberdina eta exigentea bait da.
Gaurkoan Irantzu ibaiaren arroila ezagutuko dugu oinez. Horretarako Abarzuza izeneko herrira gerturatuko gara autobusez, eta bertan ekingo diogu bideari.
Arroilak dituen zelai aberatsak ezagutuko ditugu, baita Irantzu ibaiko ur gardenak ere.
Hona hemen aberastasun horren adibide diren argazkiak:

Zelai berdeak


Bidexidorrak

Arratsaldeko 8:00ak aldera autobusak Abarzuza herrian jasoko gaitu eta aterpetxera eramango gaitu berriro ere. 9:00etan afaria egongo da, eta afaldu ondoren lotara joango gara.



5. Bostgarren eguna:

Resultado de imagen de festak frontoietanAzken eguna izanik, gaurkoan, 9:00etan gosaldu eta Lizarrako pilotalekuan ospatuko den bazkaria prestatzen jardungo dugu lehen ordutik.
Horretarako, bi multzo bereiziki dira: antolakuntzakoak eta janaria prestatuko dutenak.
Batzuek pilotalekua mahaiz eta aulkiz beteko dute, eta besteek, patata tortilak eta oilaskoak prestatuko dituzte. Denon kolaborazioz bazkari herrikoia prest egotea lortuko da.
Bazkarira herriko edozein kide gerturatu daiteke eta 10 euro ordaindu beharko da pertsonako.
Bazkari ostean, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolarien ahotsez gozatzeko aukera egongo da, baita herriko trikitilariekin dantzatzeko aukera ere.
Jasotako dirua, (bazkariko janaria ordaintzeaz aparte) Leitzan daukagun elkarterako bideratuko da.

20:00ak aldera norberaren gauzak aterpetxetik jaso eta Leitzarako bidean abiatuko gara.

1 iruzkin:

  1. Ebaluazio irizpide orokorrei dagokienez, diseinua egokia iruditzen zait, baina nire ustez letra ulertzeko nahiko zaila da eta honek testua erakargarritasuna galtzea dakar. Informazio iturriei dagokienez, hainbat blog eta artikulu erabili dituzue, nahiz eta elkarrizketa baten falta somatzen den. Horretaz gain, hainbat bidio eta argazki ugari gehitu dituzue, eta hau informazioa irakurtzerako orduan laguntzen du. Zuek grabatutako bidio bat gehitzea ondo egongo litzateke, blog-a irakurtzen duten emakumeek proiektua antolatzen dutenekiko hurbiltasuna sentitzeko. Bestalde, eskuinaldean gegitu duzuen galdera oso aproposa iruditzen zait,
    Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, edukiak argi azaldu dituzue eta ondo aurkitzen da informazioa atal ezberdinetan banatuta. Asko gustatu zait proposatzen dituzuen aktibitateak, batez ere emakumeei euskal pilotarekin harremanetan jartzeko aukera paregabea eskaintzen duzuelako modu dibertigarri eta interesgarri batean. Azkenik, ez dituzue aktibitateak izango dituzten gastuak kalkulatu.
    Aurreko datu guztiak kontuan hartuta, nire ustez 7,75 bat merezi duzue.
    Maria Galarza Infante, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. Maila.

    ErantzunEzabatu

Bota zure iruzkina: